GARAIPEN BERRI BAT SUPERDIBISIOKO NESKENTZAT

2019/02/13
2-4 irabazi zuten Rivas etxetik kanpo eta sailkapeneko hirugarren postura igotzen dira ASSA Alicanterekin berdinduta
GARAIPEN BERRI BAT SUPERDIBISIOKO NESKENTZAT

Gizonezkoen taldeak asteburu honetan jokatzen ez bazuen ere, emakumezkoen taldeak ligako jardunaldia izan zuen aurreko asteburuan eta etxetik kanpo C.D.T.M Rivasen aurka jokatu zuten.

Ioana Teclak, Belen Calvok eta Chia-Chih Linek madrilgo taldeko Sofia Barbaren, Edem Offiong eta Paula Andrea Medinaren aurka lehiatu ziren. Bi hirukote hauek lehen itzulian nor baino nor ibili ziren eta primeran ezagutzen baziren ere, urte honetako bi partiduak irundarren alde bukatu zuten: lehen itzulian 4-1 eta bigarrenean 4-2.

Norgehiagokako lehen puntua Linek eskuratu zuen eta arazo handirik gabe 3-0ekoarekin Sofia Barba garaitu zuen. Belen Calvok ordea ezin izan zuen Offiong nigeriarra mendean hartu eta banakoa ezarri zuen markagailu orokorrean. Gauzak okerrera egingo zuten, izan ere, Paula Andrea Medinak Belen Clavo 3-1 menderatu zuen eta madrildarrak 2-1 aurretik jarri ziren.

Baina gauzak zailenean zeudenean binakako setean Linek eta Ioanak 3-1 Offiong eta Medina garaitu zituzten markagailua orokorrean 2-2koa jarriz. Irundarren bi jokalari hauek izango ziren markagailu orokorrean 2-4koa jartzearen arduraduna. Linek 3-0 irabazi zuen Offiong eta Ioanak 3-2 estu baten bidez Barba garaitu zuen.

Garaipen berri honen bitartez, sailkapen nagusian hirugarren izaten jarraitzen dute ASSA Alicanteren 18 puntu berdinekin. Denboraldi honetan irabazi duten bederatzigarren garaipena izan da asteburu honetakoa.