GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

2020/10/25
GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
C. B. Erroibide 57
45 Easo Tordowine

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da (57-45)

Denboraldiko bigarren neurketa jokatu du Erroibidek, lehena Artalekun, eta aurkari zail baten aurka, denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du. Ez da neurketa erraza izan, baina, beste behin, defentsako lanean oinarrituta, neurketa aurrera atera eta sailkapeneko lider berriak bezala kokatu dira. Oraindik asko hobetzeke dauka taldeak, baina, momentura arte, denboraldi hasiera ezinhobea izaten ari da.

Aurkariek hasieratik bere jokatzeko era argi zuten: 40 minutuak gogor presionatu eta erritmo bizia ezarri saskiratze errazak gauzatzeko. Irundarrak, ordea, esperientzia handiko bosteko batekin atera da eta hasieratik, erritmo mantsoago bat ezarri dute. Neurketa modurik onenean hasi du etxeko taldeak, Unai Echevestek hiruko ederra gauzatu baitu baloi mugimendu ezinhobearen ondoren. Ondoren, bi taldeek saskiratzeen trukaketak eman dira; hala ere, defentsako errebotea hobe zaindu du talde irundarrak eta lehen laurdena aurretik bukatu du (13-10).

Bigarren laurdenean, defentsako erreboteko nagusitasuna erasokora hedatu du Erroibidek, baina baloi asko galdu ditu eta ez da markagailuan abantaila handia lortzeko gai izan. Horretaz gain, Erroibide defentsan sendo aritu da eta ez dio Donostiko taldeari markagailuan aurrea hartzen utzi (13-13, 13.minutuan). Minutuak aurrera egin ahala, Erroibidek baloia hobeto mugitzen hasi da eta jaurtiketa erosoak aurkitu ditu, berriz ere, atsedenaldira aurretik iristeko (26-17).

Aurreko asteko hirugarren laurden txarra ekiditeko, Erroibidek defentsa aldaketa planteatu du. Zonakako defentsak eragin handia izan du hirugarren laurdeneko hasieran, Easok ez du eroso erasotu, baina, ez dira fin ibili saskiari begira eta ezin izan dute 9 puntuko abantaila handitu. Easok ez du amore eman eta erreboteko lana hobetuta, erasoan egonkortu dira eta hirukoen bidez, hiru puntutara hurbildu dira (26-23, 23.minutuan). Sergio Martinek hutsartea esaktu behar izan du, Erroibideko jokalariak lasaitu egin dira, eta berriro ere, hirugarren laurdena sei puntuko abantailarekin bukatu dute (37-31).

Erroibidek zonakako defentsarekin jarraitu du laugarren laurdena eta hirugarren laurdenaren hasieran bezala, 3-2ko defentsa erasotzeko zailtasun handiak izan ditu Easok. 34.minutuan 46-37ra handitu du Erroibidek aldea; gainera, goraipatzekoa da laugarren laurden honetan, aurten taldera batu diren jokalariak jokatu dutela. Ordutik aurrera, taldeko jokalari beteranoek hartu dute neurketako gidari-lanak. Iñigo Valderramaren eta Amaury Martinezen jokaldi erakusgarri batzuen bidez, 10 puntuen langa gainditu du talde irundarrak, markagailua iraultzeko aukerarik gabe utziz (53-39, 37.minutuan). Azkenean, laugarren laurdenean asko sufritu gabe, 57-45eko garaipena erdietsi du Erroibidek eta denboraldia 2-0eko partziala positiboarekin hasi du.

Fitxa Teknikoa: 

Erroibide-57 (13; 13; 11; 20): Valderrama (8); Martínez de Antoñana (6); Echeveste (5); De La Fuente (2); Martínez (18) – Etxalar (4); Peña (0); Torres (8); Añorga (4); Merquelanz (2)

Easo Tordowine-45 (10; 7; 14; 14): Ortiz (9); García (8); Díaz (9); Arnaiz (2); Miranda (2); Urretavizcaya (2); Fernández (3); Santamaría (4); Rodríguez (2); Encinas (4)