GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU URTEA REAL UNION B TALDEAK

2022/12/19
GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU URTEA REAL UNION B TALDEAK
Axular KKE 1
2 Real Union B

Partiduaren azkeneko minutuetan Axular 1-2 garaitzea lortu zuen, Palenzuelak sartutako golari esker

Axular KKE: Arrieta; Ormaechea, Lizarraga (Mendiluce, 71. min.), De la Herran, Gomez (Echeverria, 64. min.); Ibarra, Gallastegui, Berridi, Aguirre (Bengoechea, 77. min.), Irurozki (Esnaola, 64. min.); Gutierrez.

Real Union B: Iza, Arteaga, Cabo (Ollo, 60. min.), Gordo, Olaciregui; Rodriguez, Garcia (Arzuaga, 60. min.), Gonzalez, Corvo (Sarr, 52. min.), Sagredo (Artola, 72. min.); Abad (Palenzuela, 68. min.).

Emaitza (1-2): 0-1, Corvo (44. min.); 1-1, Ibarra (65. min.); 1-2, Palenzuela (97. min.).

Epailea: Mohamed El Batioui Azonoun. Txartel horia atera zien Irurozkiri (36. min.), Arrietari (83. min.), Echarriri (87. min.) eta De la Herrani (92. min.) Axular KKE taldean eta Garciaria (28. min.) eta Gordori (54. min.) Real Union B taldean. Gutierrez kanporatu zuen bi txartel hori aterata (93. min. eta 94. min) eta Esnaola (74. min.) eta Igor Carballo entrenatzailea (94. min.) txartel gorri zuzena aterata Axular KKE taldean.

Bestelakorik: Errejional Gorengoen Mailako 1. Multzoko 13. jardunaldia. Puio (Donostia). 150 ikusle inguru.

Real Union B-k urteko azken partidua jokatu zuen atzo Donostian. Axularren kontra neurtu ziren talde txuribeltzeko jokalariak eta 1-2ko markagailuarekin irabaztea ere lortu zuten. Bigarren zatian neurketa gogortu zitzaien, baina jardunaldiko puntuak eskuratzeko gai izan ziren irundarrak.

Lehen zatiaren bukaeran iritsi zen partiduko lehen gola, Real Unionen aldekoa. Talde bisitariko Corvok sartu zuen 0-1ekoa eta horrela joan ziren bi taldeak aldageletara. Bigarren zatian berriz, etxekoek berdinketa eskuratu zuten, Ibarrak sartutako golari esker, eta garaipena zailtzen hasi zitzaion Irungo taldeari. Hala ere, hauek ez zituzten besoak jaso, eta luzapenean, 97. minutuan hain zuzen ere, Palenzuelak gola sartu eta garaipena txuribeltzentzat izan zen.

Atzoko neurketa jokatuta eta irabazita, Real Unionek sailkapeneko lehen postuan bukatu du urtea, 29 punturekin guztira. Gabonetako geldialdia izanen du taldeak orain eta bueltan, urtarrilaren 8ko asteburuan, Ostadar jasoko dute Galeko anexoan, denboraldiari segida emateko.