Garaipen baliotsua lortu du Hondarribiak

2019/01/01
Garaipen baliotsua lortu du Hondarribiak

USURBIL 0-2 HONDARRIBIA

ANTZUOLA 3-1 REAL UNION B

Balio handiko hiru puntu bildu zituen larunbatean Ohorezko Erregionaleko Hondarribiak. Usurbil aurkari zuzenaren etxean irabazi zuen (0-2). Jaitsiera postuan dago hala ere, hamaseigarren, hamabost punturekin. Aurrekoa garrantzitsua izan baldin bazen, hurrengo partida ere antzekoa izango da berdeentzat. Puntu bat gehiago duen Ostadarri egingo diote bisita, Lasarte-Orian. Erosoago dabil Real Union B, hamargarren tokian. Larunbatean, baina, 3-1 galdu zuen Antzuolan. Hurrengo jardunaldian Ondarroako Aurrera hartuko du Stadium Galen.

"