Garaipen argia lortu du Real Unionek Socuéllamosen

2017/03/20
Garaipen argia lortu du Real Unionek Socuéllamosen

SOCUéLLAMOS: Saavedra, Ramón (García, 71'), Zurdo, Alcañiz (Miquel, 62'), Juanito, Salva, óscar Martín, Jesús, Belencoso, Pau, Quique (Alejandro, 71').

REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Urkizu, Rodellar, Ekhi, Iosu Esnaola, Dani Estrada, Martins, Jorge Galán (Azkoiti, 87'), Juan Domínguez (Arriaga, 84'), Mario (Ozkoidi, 63').

GOLAK: 0-1: Galán (42'). 0-2: Galán (53'). 0-3: Ozkoidi (89').

Azken hilabeteetako joera apurtu du Real Unionek, etxetik kanpo eta sailkapenaren behealdeko aurkari bati irabazita. Socuéllamoseko garaipenarekin, Toledoren kontrakoari segida eman diote txuribeltzek. Sailkapenean aldaketa handirik izan ez bada ere, Irungo taldearen fidagarritasunak gora egin du.

Socuéllamosen, etxeko taldea indartsu hasi zen. Atsedenaldiaren atarian Galanen gola jaso zuenean, ordea, behera egin zuen nabarmen. Bigarren zatian Union izan zen nagusi, eta norgehiagoka erabaki ahal izan zuen. Galanek berak egin zuen bigarrena, buruz, eta Ozkoidik hirugarrena, luzapenean. Sailkapeneko zortzigarren postuan dago Real Union, Fuenlabrada laugarren sailkatuak baino bost puntu gutxiagorekin.