Garaipen argia lortu du Mariñok Antsoainen

2019/01/10
Garaipen argia lortu du Mariñok Antsoainen

Maila galtzeko arriskuan dauden taldeak baino koska bat gorago dago Mariño. Larunbatean ere argi frogatu zuen, Gazte Berriak-i Antsoainen irabazita. Lau gol egin zizkion talde nafarrari, eta atea hutsean mantendu zuen beste behin ere. Multzoan gol gutxien jasotzen dituen hirugarren taldea da Gorka Alvarezek zuzentzen duena. Emakumeen Bigarren Mailako Bigarren Multzoko zortzigarren postuan dago Mariño, eta gero eta hurbilago ditu aurreko taldeak. Añorgak hiru puntu gehiago ditu. Igande goizean etxetik kanpo ariko da berriro Mariño, Bizkaian oraingoan. Abantoren aurka ariko da, El Mortuero futbol zelaian (11:30).