Garaipen argia lortu du Erroibide-Irunek

2019/01/12
Garaipen argia lortu du Erroibide-Irunek

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (7), Maialen Ramirez (9), Leticia Martinez (7), Cristina Gonzalez (22), Saioa Altzaga (19), Estrella Gonzalez, Oihane Borreguero (5), Saray Arozena eta Nerea Saenz (9).

Mendean izan zuen Erroibide-Irunek Barañango Lagunak, igandean Artaleku kiroldegian. Neurketa borobila egin zuten irundarrek, talde nafarra nagusitasunez gainditzeko. Barruko eta kanpoko jokoaren arteko oreka erakutsi zuen Erroibidek, eta hiruko lerrotik fin ibili zen. 40-29koa irudikatu zuen markagailuak, neurketak hogei minutu bete zituenean. Atsedenaldiaren ondoren defentsako lanean hobera egin zuen Ganix Mironen taldeak, nafarren erreakzioari tarterik ez uzteko. Urduritasunik gabe, landutako garaipenari eutsi zion Erroibide-Irunek. Emakumeen Lehen Mailako sailkapenean bi aurkari harrapatu ditu: La Salle eta Loiola Indautxu. Maila mantentzeko erabakigarria izan daitekeen partida jokatuko du Erroibidek larunbatean Gasteizen. Jaitsiera postuetan dagoen Araskiri egingo dio bisita (16:00).