GALLARDO ENPRESA REAL UNIONEN BABESLEA IZANGO DA

2022/03/22
GALLARDO ENPRESA REAL UNIONEN BABESLEA IZANGO DA

Gallardo Ingenieria del Embotellado S.L. enpresa Real Unionen babesle berria izango da datorren urtean

Real Union eta Gallardo Ingenieria del Embotellado S.L. akordio batera iritsi dira eta, horren ondorioz, Irungo enpresa klubaren babesle berria bilakatuko da hurrengo urtean.

Gallardo enpresak Irungo Arretxe-Ugalde industrialdean du egoitza, Sevillako Camas herrian ordezkaritza bat izateaz gain. 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa da, urte guzti hauetan zehar botilaratzeko makineria eta ekipoen 2.000 instalazio industrial eta 15 patente industrial baino gehiagoren erregistroa dituelarik. Gainera, 15 herrialde baino gehiagotan du presentzia enpresa irundarrak, eta estatuko zein nazioarteko merkatuko 500 bezeroentzat egin du lan.

Oscar Gallardo enpresako gerenteak azaldu duenez, “Real Union bezalako erakunde baten izenarekin bat egiteak harro sentiarazten gaitu”. Klub txuribeltzaren aldetik ere pozik azaldu dira sinatutako akordioarekin, eta Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak adierazi duen moduan, “gure elkarrizketetan egiaztatu ahal izan dugu gertuko tratua izan dutela eta entzuteko eta batzeko prest daudela. Bere konpromisoa eskertu nahi dugu eta ziur gaude sinergiak aurkituko ditugula harreman hau iraunkorra izan dadin”.