GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu da Erroibide.
Covidaren ondorioz, denboraldi nahasia izaten ari da Erroibiderena; kirol arloan, aldiz, hasiera bikaina burutzen ari da Erroibide. Jokatu dituzten hiru neurketak irabazi dituzte, horietatik bi etxetik kanpo. Taldearen maila hasierako jardunaldietan ona izaten ari da; hain zuzen ere, une hauetan sailkapeneko liderrak dira eta kontuan badugu txapelketako lehen fasea itzuli batera jokatuko dela, dena ondobidean, igoera faserako lehian sartzeko aukera paregabea dute.
Hasiera berri honetako lehen jardunaldira bolada zeharo ezberdinetan iritsi dira bi taldeak. Cafeteria Tartalo Ibaizabalek lehen bi partidak galtzeaz gain, ligako puntu gehien jasotzen duen taldea da; Carnicas San Marcial Erroibidek, ordea, lehen bi neurketetan garaipena erdietsi eta ligako defentsarik onena bezala iritsi da Galdakaoko kiroldegira.
Irundarrek bikain hasi dute neurketa (3-10, 4.minutuan), kantxako bi eremuetan fin ibili dira eta etxeko taldea neurketa geratzera behartu dute. Hutsartetik irtetean, Ibaizabalek neurketa berdintzea lortu du (12-12), baina ordutik aurrera, Irundarrek hasierako erritmoa berreskuratu eta lehen zatia 20-24 aurretik bukatu dute. Bi taldeek hiruko lerrotik oso fin ibili dira lehen laurdenean.
Bigarren laurdenean, Erroibidek defentsako lana areagotu du eta Ibaizabalen saskiratze saiakerak ekidin ditu. Erasoko lana ahaztu gabe, lehen bi laurdenak 10 puntuko abantailarekin bukatu du Sergio Martinek zuzentzen duen taldeak. Hala ere, gehiago merezi zuen Erroibidek; izan ere, saskiratze erraz andana huts egin dituzte.
Hirugarren laurdenak kanpoko taldearen nagusitasunarekin jarraitu du. Minutu bakar batean, Erroibidek 0-5 eko partzialaren bitartez, 15 puntuko aldera handitu du abantaila. Alabaina, Ibaizabalek defentsa zonakakora aldatu eta talde irundarrak ezarri duen erritmoa geldotu eta 9 puntuetara hurbildu dira. Hala ere, irundarrak hiruko lerrotik portzentaje onak izan dituzte eta hirugarren laurdena 54-64 aurretik bukatu dute. Erroibidek bere lanari segida eman dio laugarren laurdenean. Erasoan, beste hiru laurdenen antzera, eroso aritu eta jaurtiketak asmatu dituzte 17 puntuko aldea lortzeko. Ordea, 71-86 izan da azken markagailua, momentuz, ligako garaipen erosoena Erroibide liderrarentzat.
Fitxa Teknikoa
Cafetería Tartalo Ibaizabal 71 (20; 11; 23; 17): Zurdo (6); Gómez (7); Uribarri (6); Lçopez (6); Villota (8); Cantabrana (19); Gastesi (2); Rivas (7);Azpeitia (10).
Erroibide Irun Cárnicas San Marcial 86 (24; 17; 24; 21): Vladerrama (18); Martínez de Antoñana (4); Echeveste (6); Martínez (19); Merquelanz (4) – Torres (27); Pagola (3); De la Fuente (2), Pérez (3).