GABONETAKO KROSAK 2021era ARTE ITXARON BEHARKO DU
Covid-19a dela-eta, Bidasoa Atletiko Taldeak urtero gabonak partean antolatzen duen lasterketa bertan behera uzten da.
Denok espero genuen albistea bete egin da. Bidasoa Atletiko Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi du urtero antolatzen duten Gabonetako Krosa eta Super Amara Gabonetako Krosa Txiki lasterketak, egungo egoerak baldintzatuta, bertan behera uztera behartuak ikusi direla.
Lasterketako segurtasuna lehenetsi nahaian, Bidasoa Atletiko Taldeak hilabeteak zeramatzan egungo egoerara egokitutako araudiak eta protokoloak lantzen; alabaina, egungo egoera zein den kontuan izanik, horrelako ekitaldi bat antolatzeko une egokia ez dela pentsatuta, gustuko ez duten albiste hau eman behar izan dute.
Bada, urtero eskualdeko ehundaka pertsona biltzen dituen lasterketa 2021era arte itxaron beharko du. Iritsiko dira garai hobeak eta horietan, Bidasoa Atletiko Taldeak atletismoko probak antolatzen jarraituko du.