FRAN RIVERA REAL UNIONEKO AZKEN FITXAKETA

2020/10/10
FRAN RIVERA REAL UNIONEKO AZKEN FITXAKETA

Fran Rivera cadiztarrarekin 22 jokalarien plantila amaitutzat eman du Real Unionek, eta jada, denboraldia ekiteko prest da.

Real Unionek eta Fran Rivera jokalari cadiztarrak, denboraldi honetan honetan talde txuri-beltzarekin jokatzeko akordioa itxi dute. Etorkizun handia duen jokalaria da Rivera, 19 urte bete berri ditu eta Real Madrileko harrobian aritu da azken denboraldietan. Moha Ramosekin batera, Real Madrilgo harrobitik datorren bigarren jokalaria da Rivera, baina pasaden denboraldian, utzita 2.B mailako Las Rozas taldean aritu zen.

Real Madrilekin kontratuta bukatuta iritsi da Irunera eta urte baterako sinatu du. Zelaiaren aurrealdean jokatzen duen jokalaria da, postu ezberdinetan jokatzeko gaitasuna du, beraz, Aitor Zulaikak sistema ezberdinak erabil dezake berarekin.

Azken mugimendu honekin, Real Unionek 22 jokalarien fitxak bete ditu eta ez du fitxaketa gehiagorik egingo. Hala ere, atzo klubak jakinarazi zuen Ander Bardaji atezaina eta Oier Sarriegi eskuin hegalekoak, fitxarik gabe Real Unionen entrenamenduetara batuko zirela taldea aurkitzen duten arte.