FRAN JUSTO: “OSASUNA EGOERA GUZTIETARA EGOKITZEN DEN AURKARIA DA”
Real Unionek Osasuna Promesas jasoko du Galen, igandean (abenduaren 10ean) 12:00etan
Real Unionek Osasuna Promesas izanen du aitzinean, heldu den igandean (abenduaren 10ean), 12:00etan. Galen jasoko du talde nafarra eta Fran Justok erran duen moduan, “harrobiko talde atipikoa da” gorritxoa. Horri aitzin egiteko prest daude, edonola ere, txuribeltzak eta azken partiduetako dinamika txarra hausteko gogoz.
Fran Justo entrenatzaileak Osasuna Promesas “harrobiko talde atipikoa” dela erran du. Talde nafarra “oso lehiakorra” dela aipatu du, eta gai dela “eskenatoki guztietan lehiatzeko, aurkari guztien kontra, baita egoera guztietara egokitzeko ere”.
Honen aitzinean, Real Unionek “bere bertsiorik onena” eman behar duela onartu du Justok, eta garaipena lortzeko behar diren momentu guztiak kontuan eduki beharko dituztela. Azken neurketetan ezin irabazi ibili dira txuribeltzak eta beraientzat “oso garrantzitsua” izanen da garaipena, azken boladan izan duten “dinamika txarra hausteko”.