FRAN JUSTO KLUB TXURIBELTZERA BUELTATU DA
Iñigo Idiakezen martxaren ondotik, abendura bitarte Real Uniongo entrenatzailea izan zen Fran Justo bueltan da Galen
Real Unionek astelehenean (apirilaren lehenean) Iñigo Idiakezen martxaren berri eman zuen eta gaur, apirilaren 4an, Fran Justo bueltatuko dela iragarri du. Galiziarra abenduan joan zen klub txuribeltzetik, Aston Villarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, Idiakez izendatu zutelako lehen taldeko prestatzaile. Oraingo honetan, galiziarrari deitu diote berriz ere Real Unionen salbatzeko helburua bete dezan.
Fran Justorekin batera, Millan Fernandez bigarren entrenatzailea eta Erik Penedo prestatzaile fisikoa etorri dira berriz ere Galera. Horiekin batera, Jose Antonio Portillo ariko da Real Uniongo lehen taldearekin lanean, hausnarketari bezala. Ricardo Costak (atezainen entrenatzailea), Ibon Zoilok (berregokitzailea) eta Mario Capeletek (hausnarketaria) osatuko dute talde teknikoa.
Francisco Rodríguez Justo (Ourense, 1989), Ourense CF taldearen harrobitik pasatu ondotik, 2013/2014 denboraldian SD Nogueiraren lehen taldearen agintea hartu zuen Erregional Preferente mailara igoz. 2016/17 denboraldian Ourense CF taldea zuzendu zuen Hego Preferente Mailan. Talde horrekin Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen 2017ko maiatzean, eta 2019/20 denboraldian Bigarren B Mailara igotzeko zorian egon zen. 2020ko abuztuan Hirugarren Mailako CD Arenteiro taldearekin sinatu zuen. 2021eko apirilean, Hirugarren Mailako I. Multzoko txapeldun izendatu zen, eta Bigarren Federaziora igotzea lortu zuen. Talde horrekin mailari eustea lortu zuen hurrengo denboraldian. 2022ko azaroan, CD Arenteirorekin RFEF Kopa irabazi eta gero, Bigarren Federazio Mailako bere multzoan lider nabarmen utzita eta Errege Kopako Lehen Mailako UD Almería kanporatuta, CD Lugok fitxatu zuen, 2022/2023 denboraldian Futbol Liga Profesionaleko entrenatzaile gazteena bihurtuz. 2023ko udan Irunera iritsi zen, eta abendura arte egoten zen Galen, Real Unionek Aston Villarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, Iñigo Idiakez etorri zen arte.