FRAN JUSTO: “EMAITZA NEGATIBOEN BOLADA IRAULI NAHI DUGULA ERAKUSTEKO GOGOZ GAUDE”

2023/12/15
FRAN JUSTO: “EMAITZA NEGATIBOEN BOLADA IRAULI NAHI DUGULA ERAKUSTEKO GOGOZ GAUDE”

Real Unionek Zubietan bukatuko du urtea Sanseren kontrako partidua jokatzen

Real Unionek, Gabonetako atsedenaldiaren aitzinetik, Zubietan jokatuko du urteko azken partidua, Sanseren kontra. Neurketa zaila aurreikusten badute ere, txuribeltzak gogoz daude emaitza negatiboen boladari bukaera emateko eta puntuak batzeko. Igandean jokatuko da partidua, abenduaren 17an, 12:00etan.

Fran Justok aipatu duenez, “neurketa zaila izanen da” igandeko. Sanse “mailako talderik onenetako bat baita, eta bere zelaia ere zailenetariko bat”. Exijentzia maila altua izanen duen partidua izanen da txuribeltzentzat, aurkariak duen egonkortasunagatik eta nagusitasunagatik. Edonola ere, Real Unionek azken boladari txarrari buelta eman nahi dio eta horretarako, asteburu honetako jardunaldia jokatzeko gogoz dago: “Gogoz gaude irabazteko eta partidua jokatzeko, azken emaitza negatiboen bolada irauli nahi baitugu. Gure taldea gai da partidu on bat egiteko eta azken aldian ateratzen ez diren detaileak konpontzen saiatuko gara”.

Osasunaren kontrako azken porrotaren ondotik, Irungo taldeak ongi lan egin du eta entrenatzaileak “bide onean” daudela ere adierazi du. “Momenturen batzuetan gure jokoa aldez aurretik ikus daiteke eta horrek ez digu mesederik egiten. Horren gainean lanean ari gara”. Gabonak deskantsatzekoa beharrezkoak dituzte Real Uniongo jokalariek, nahiz eta lanean segituko duten. Justok dioenez, “talde bezala hazteko momentua izanen da, lehiaketak eskatzen duen presiorik gabe, eta indibidualki lan egiteko ere baliagarria izanen da”.