FRAN JUSTO: “EGOERA DESBERDINETARA EGOKITZEA AHALBIDETZEN DIGUN PLANTILLA DUGU”

2023/09/01
FRAN JUSTO: “EGOERA DESBERDINETARA EGOKITZEA AHALBIDETZEN DIGUN PLANTILLA DUGU”

Bi garaipenen ondotik, indarrez ekinen dio Real Unionek Ligako bigarren jardunaldiari

Real Unionek igande honetan, irailaren 3an, jokatuko du Ligako bigarren jardunaldia. Oraingo honetan, Barça Athletic bisitatuko du, 20:30ean. Lehen jardunaldian eta Federazio Kopako finalerdian lortutako garaipenek indarra eman diote taldeari eta bertze hiru puntu bereganatzeko gai direla sinetsita daude.

Fran Justok konfiantza osoa du bere taldearengan. “Egoera desberdinetara egokitzea ahalbidetzen digun plantilla” dutela baieztatu du gaur goizeko prentsaurrekoan. Bi garaipen segidan lortu dituzte eta motibazio berezia dute igande honetan jokatuko duten neurketarako. Izan ere, igande honetan (20:30) Barça bisitatuko du talde txuribeltzak. Entrenatzaileak onartu du “irteera zaila” dela, baina “kategoria honetan izanen ditugun bertze aunitz bezala”. Johan Cruyff zelaian “berdintasuna eta exijentzia” izanen dutela gaineratu du Justok, bertze zelaietan espero duten bezalaxe.

Edonola ere, Real Union prest dagoela argi du prestatzaileak: “Real Unionek bere armak ditu eta partidu osoa, serioa eta luzea egiteko gai gara, baita partidua irabazteko ere”. Horretarako, lanean egon dira aste guztian zehar eta neurketa ongi prestatzen, “ahalik eta forma hoberenean” ailegatzeko.