FLANDESEN ERE BAI

2021/09/15
FLANDESEN ERE BAI

Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra Flandesen, Belgikan, jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du.

Haimar Etxeberriaren denboraldi amaiera luzatzen ari da. Europako Txapelketan lehiatu da azken astean eta igandetik bitarte, Belgikako Flandes hirian jokatuko den Munduko Txapelketan ere parte hartuko du. Espainiar estatuko selekzioak berriro hautatu du Etxeberria, Pau Marti, Ivan Romeo eta Iker Bonillo txirrindulariekin batera.

Erlojupekoan eta ordekako saioetan arituko da Etxeberria. Denboraldi honetan zehar, erakutsi du erlojupekoan zein ordekan ondo moldatzen den txirrindularia dela, ez da oharkabean pasa Etxeberriaren lana. Erlojupekoko lasterketa datorren irailaren 21an izango da; ordekakoa, berriz, irailaren 24an.

‘One belt one Nations Cup’ lasterketaren, Bakearen Lasterketaren eta Europako Txapelketaren ostean, Europan barrena lehiatuko den laugarren lasterketa handia izango da Haimar Etxeberriarentzat.