Finalik gabe geratu da Real Union

2017/03/02
Finalik gabe geratu da Real Union

ATLETICO SAGUNTINO: Marcos, Gámez (Fas, 87'), Rafa, Marín, óscar, Beni, Salinas (Isaac, 84), álex, (Keita 59'), Lois, Néstor.

REAL UNION: Tena, Gorosabel, Escoruela (Juan Domínguez, 63'), Aimar, Azkoiti, Esnaola (Urkizu 54'), Hernáez, Ekhi, Mujika, Estrada, Capelete (Galán, 56').

Finalerdietan gelditu dira txuribeltzak Federazio Kopatik kanpo. Stadium Galen hutsean amaitu ondoren, gol bakarrarekin aski izan du Atlético Saguntinok, Real Union mendean hartzeko. Korner batean lortu du gol bakarra, lehen zatiaren hasieran. Valentziako taldea hobeto aritu da atsedenaldiaren aurretik.

Bigarren zatian, irundarrek aurrera egin dute, banakoak finalerako txartela emango zielako. Alabaina, saiakerek ez dute emaitzarik eman, eta saririk gabe geratu da Asier Santanaren taldea. Atlético Saguntinok eta Fuenlabradak jokatuko dute Federazio Kopako finala. Real Unionek, aldiz, ligan jarri beharko du arreta osoa.