Final zortzirenetan lehiatuko da Hendaia

2017/05/04
Final zortzirenetan lehiatuko da Hendaia

Mazamet-en kontra ariko da Hendaia, Fédérale 2ko fase finaleko final zortzirenetan. Etxetik kanpo jokatuko du joanekoa, igandean 15:00etan. Bigarren izan da Mazamet ligan, eta Pamiers kanporatu du final hamaseirenetan.

Lehen kanporaketa hori gainditzeko, ahalegin handia egin behar izan zuen Hendaiak joan den igandean. Eguraldi txarrak eta arerioaren lehiakortasunak estu hartu zituzten xuriak. Leucatek abantaila hartu zuen bigarren minutuan, eta 0-3koari eutsi zion atsedenaldira arte. Bigarren zatian agerikoa izan zen bidasoarren hobekuntza, entrenatzaileak aldaketak egin eta gero, batez ere. Indarrez amaitu zuen Hendaiak, eta 15-6ko abantaila lortu zuen azkenean (18-23 joanekoan).