Final zortzirenetan geratu da Hendaia

2016/05/23
Final zortzirenetan geratu da Hendaia

DONIBANE LOHIZUNE: J. Iturriria - Bordagaray, Niquet, Irazoqui, C. Castet - X. Iturriria, Alliot - Elissalde, Soucaze, Juanicotena - Valdes, Elgoyhen- Tescher, Hiriart-Urruty, Etcheverry.
Aldaketak: Dupont, J.-B. Castet, Paillard, Goya, Hirigoyen, B. Ibarburu, Behoteguy.

HENDAIA: Bainçonau - Sallaber, Azpeitia, Gaillardet, Jaubert - Jimenez, Mahé - Sallenave, Zubizarreta, Labarthe - Vial, A. Ibarburu - Hiriart, Berho, Dudicourt. Aldaketak: S. Ibarburu, Eceizabarrena, Larribe, Labéguerie, Mondela, Laurent, Chaudière.

Bigarren kanporaketan amaitu da Hendaiak aurten fase finalean egin duen ibilbidea. Donibane Lohizuneren aurka aritu da final zortzirenetan, eta kanpoan gelditu da, bi derbiak galdu ondoren. 18-22ko abantaila txikia hartu ondoren, lana borobildu zuen igandean Donibanek etxean (35-15). Hurrengo denboraldian Fédérale 1 mailan ariko da berriro.

Joanekoan irabazteko larri ibili zirela gogoan hartuta, norgehiagoka serioa egin zuten berdeek. Lehen zatirako 28-8ko abantaila zuten. Lan ona egin zuen Hendaiak, baina arerio gogorra izan zuen aurrean. Nagusi izan da Donibane kanporaketan. “Onenak irabazi du”, onartu du Yannick Lamour Hendaiako entrenatzaileak. Lamour-Larretxea bikoteak ez du talde hendaiarra prestatzen jarraituko. Philippe Arrate eta Dominique Guéraçague izango dira entrenatzaileak hurrengo denboraldian.