FINAL-ERDIETARA NAGUSITASUN OSOZ

2021/04/19
FINAL-ERDIETARA NAGUSITASUN OSOZ
Ilcapo Hondarribia 33
24 Unviersidad Loiola Bilbao

Ilcapo Hondarribiak Euskadiko Senior Ligako final-erdiak Bilboko Escolapios taldearen aurka jokatuko du. Final-laurdenetako itzuliko neurketan, 33-24 mendean hartu du Bilboko Loiola Unibertsitatea.

Ilcapo Hondarribia zurrunbiloaren antzera dabil Euskadiko Senior Ligan. Mailaz igotzeko fase erabakiorrean sartuak dira Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldea, eta ligaxkako fasearen antzera, neurketak garaipen bezala zenbatzen dituzte. Atzo eguerdian Bilboko Loiola Unibertsitatearen aurka lehiatu ziren eta nahiz eta joaneko partiduan 9 goleko errenta eskuratu, beste 9 golengatik mendean hartu zituzten bizkaitarrak. Horrela, Ilcapo Hondarribiak 33-24 adierazten zuen markagailuarekin fina-erdietako txartela erdietsi zuen.

Ilcapo Hondarribiak ez zuen ezusterik nahi eta hasieratik bere lana joaneko emaitza erreparatu gabe egiten hasi zen. Lehen hamar minutuetan, hondarribitarrak 7-4 jarri ziren eta apurka-apurka abantaila handitzen joan ziren. 13-8 aurretik jarri ziren, lehen zatiko abantaila nagusia, eta azkenean lehen 30 minutuak 19-12ko emaitzarekin bukatu zen.

Itzuliko jardunaldi honetan Bidasoako lehen taldearekin aritzen diren jokalarietatik, Gorka Nietok soilik hartu zuen parte. Basaurikoak Ilcapo Hondarribiako goleatzaile nagusia izan, neurketan zehar 9 gol egin zituen. Dena den, taldearen lana erasoan zein defentsan zoragarria izan zen. Markagailua eta kanportaketa aldeko zutela, hondarribitarrek ondo kudeatu zuten abantaila eta ez zuten behin ere arriskurik jasan. Lehen bost minutuetan, 22-12 aurretik jarri zen Ilcapo Hondarribia eta bigarren zatiko azken segundura arte aldea berehorretan mantendu zen. Azkenean, 18 golen abantailarekin garaitu zuen Ilcapo Hondarribiak Bilboko Loiola Unibertsitatea: joanekoan, 25-34 eta itzulikoan 33-24.

Gorka Nietoz gain, Raul Olallak 5 gol egin zituen eta Asier Satrustegik, Xabier Barretok eta Mikel Galanek 4 golekin bukatu zuten neurketa.

Ilcapo Hondarribiaren hurrengo arerioa beste talde bilbotarra izango da, Escolapios. Final-laurdenak bezala, bi neurketetan erabakiko da bi taldeetatik zeinek eskuratuko duen finalerako txartela. Lehen neurketa asteburu honetan bertan jokatuko du Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldea, etxetik kanpo arituko dira.