Fernando Bolea entrenatzaileak ez du Bidasoan jarraituko
2016/06/07
Igandean Asobal Ligara igo ondoren, C.D.Bidasoak jakinarazi du Fernando Bolea entrenatzaileak ez duela taldea zuzentzen jarraituko. Lau urte egin ditu aragoiarrak Artalekuko aulkian, eta lehenago, Bidasoako jokalari izan zen, 90eko hamarkadako urterik onenetan. Egindako lana eskertu dio klubak, eta etorkizun profesionalean eta pertsonalean “onena” opa diola adierazi du. Prentsaurreko batean bestelako xehetasunak emango dituela jakinarazi du zuzendaritzak.