FEDE ANDRADA IZANEN DA REAL UNIONGO JOKALARI BERRIA DENBORALDIA BUKATU BITARTE
Azken denboraldian Txileko Club de Deportes La Serena taldean aritu da aurrelari argentinarra
Real Unionek Federico Andrada aurrelari argentinarra fitxatu berri du denboraldi honen bukaerara arte. 29 urteko jokalari talderik gabe zegoen eta klub txuribeltzera etorri da maiatzera bitarte. 2021/22 denboraldian, Txileko Club de Deportes La Serenan jokatu zuen. Aitzinetik ere ibilbide profesionalean zenbait taldetan aritzeko aukera izan du: CA River Plate, FC Metz (utzita), CA River Plate, Atlético Rafaela (utzita), CA River Plate, Quilmes AC (utzita), CA River Plate, CA Vélez Sarsfield (utzita), CA River Plate, SSC Bari, Club Atlético Unión, CA Aldosivi eta Club Atlético Tucumán.
Honez gain, Andradak Argentinako selekzioarekin parte hartu zuen 2009an, 15 urtez azpiko taldean. Orduan, Bolivian jokatu zen Hegoamerikarrean aritu zen jokalaria. 2011n ere, 17 urtez azpiko Hegoamerikarrean parte hartu zuen Ekuadorren. 20 urtez azpiko Argentinako selekzioarekin ere jokatu du.