Ezustekorik ez da izan Ohorezko Erregionalean
2015/10/14
Jardunaldi txukuna izan dute Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrek. Hondarribiak denboraldiaren hasiera onari jarraipena eman dio. Getariako Keta azken sailkatua hartu zuen larunbatean Hondartzan, eta agerian utzi zuen taldeen arteko aldea (2-0). Asteburuan Tolosan jokatuko du, sailkapeneko liderraren kontra. Neurketa guztiak irabazi ditu Tolosak orain arte.
Real Union B etxetik kanpo aritu zen igandean. Puntu bat eskuratu zuen Oñatin, Aloña Mendiren aurka (1-1). Asteburuan Elgoibar hartuko du Stadium Galen. Puntu bakarra dago sailkapenean berdeen eta txuribeltzen artean. Orain, hondarribiarren alde.