Ezustekorik ez da izan Logroñon
NATURHOUSE LA RIOJA: Aginagalde, Sánchez (6), Peciña (1), Vigo (3), Molina (1), Muñoz (5), Garciandia (1). Kappelin, Rocas, Montoro, Felipe (1), Garabaya, García (3), Vinicius (8), Hissham, Kukic (1).
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Crowley, Nonó (3), Odriozola (1), Borragán (9), Azkue (3), Popovic. Dejanovic, Cavero, Martínez (1), Beltza, Aldaba, Serrano, Muiña (2), Basaric (1), Lancina (2).
MARKAGAILUA: 2-4, 5-4, 8-6, 12-8, 15-8, 18-13 (atsedenaldia), 20-13, 23-15, 25-18, 27-19, 28-21, 30-22.
Alde handia dago sailkapenean Naturhouse La Riojaren eta Bidasoaren artean. Hirugarren tokian dago Logroñoko taldea, eta hamaikagarrenean irundarra. Hemezortzi puntu daude taldeen artean. Espero zitekeen emaitza utzi du, hortaz, bien arteko lehiak. Bidasoa lehen bost minutuetan soilik izan zen nagusi (2-4). Hortik aurrera, aginte makila hartu eta haren erritmoa inposatu zuen etxeko taldeak.
Azpimarratzeko modukoa da Gurutz Aginagalde atezain irundarraren ekarpena, %52ko eraginkortasuna izan baitzuen. La Riojaren mende egon zen Bidasoa, eta ez zuen lehia estutzeko modurik topatu. Bederatzi goleko aldea ere eduki zuten etxekoek, neurketa amaitzeko hogei minutu falta zirela. Bi porrot daramatza Bidasoak segidan, Ademarren eta Naturhouse La Riojaren kontra. Horien hurrengo hitzordua ere zaila izango da, Puerto Sagunton, seigarren sailkatuaren etxean jokatuko baitu.