Ezustekoa eman du Mariñok Añorgan

2016/02/29
Ezustekoa eman du Mariñok Añorgan

Azken hilabete kaskarra atzean utzi du Mariñok. Garaipen handia lortu zuen larunbatean Rezolan, Añorga mendean hartuta. Donostiarrak indartsu hasi ziren, zutoinera eta langara bidali baitzuten baloia, neurketaren hasieran. Irundarrek ez zuten atzera egin, eta Nekanek lehen gola sartu zuen falta jaurtiketa batean, 34.minutuan.

Abantailarekin hasi zuen Mariñok bigarren zatia, eta handitu egin zuen, gainera, lehenengo minutuetan. Eyovorrek sartu zituen hurrengo bi golak. Izaskunek itxaropen apurra eman zion etxeko taldeari 83.minutuan (1-3). Segidan, ordea, laugarrena sartu zuen Maddik. Garaipenari esker, zazpi puntuko aldea dute orain urdinek jaitsiera postuekiko. Errenta hori handitu dezakete asteburuan, Leioako Emakumeak hartuko dutelako Landetxan. Jaitsera postuekin mugan dago talde bizkaitarra.