Ezusteko porrota jasan du Leka Eneak

2018/02/16
Gizonezkoen Superdibisioko Leka Eneak Cartagenaren aurka galdu zuen igandean etxean, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (2-4). Jaitsiera ekiditeko lehian dago Murtziako taldea, baina bigarren itzuliari begira, arnas berria bilatu du. Tsai Chun Yu txinatarrak maila bikaina eman zuen Irunen, bere taldearen garaipenerako ekarpen handia eginez.
Ezusteko porrota jasan du Leka Eneak
Leka Enea 2
4 Cartagena

Gizonezkoen Superdibisioko Leka Eneak Cartagenaren aurka galdu zuen igandean etxean, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (2-4). Jaitsiera ekiditeko lehian dago Murtziako taldea, baina bigarren itzuliari begira, arnas berria bilatu du. Tsai Chun Yu txinatarrak maila bikaina eman zuen Irunen, bere taldearen garaipenerako ekarpen handia eginez.

Leka Eneari dagokionez, Cartagenaren kontra galduta ere, Gizonezkoen Superdibisioko laugarren tokian jarraitzen du, 16 punturekin. Atzetik datozen arerioak, ordea, gero eta gertuago daude. Hilaren 25ean izango du Leka Eneak hurrengo partida, Madrilgo San Sebastián de los Reyesen.