EZKER HEGALEKO JOKALARI BERRIA DA DARIEL GARCIA

2021/07/02
EZKER HEGALEKO JOKALARI BERRIA DA DARIEL GARCIA

24 urteko jokalari Kubatarra urtebeterako akordioa erdietsi du Bidasoarekin.

Gaurko egunean Bidasoak denboraldi berriko laugarren fitxaketa iragarri du. Dariel Garcia Rivera kubatarrak Mikel Zabalarekin batera ez hegaleko postua beteko du. Urtebeterako kontratua adostu dute bi parteek, pasa den denboraldian, Sacyr Asobal Ligako plaza galdu duen Quabit Guadalajaran jokatu du. Gudalajaran jokatu aurretik, BM Logroño La Riojaren bidez, 2018-2019 denboraldian, iritsi zen Sacyr Asobal Ligara.

1,97 metro eta 93 kilo pisatzen duen ezker hegalekoak Espainiar Estatuko liga gorenean 63 norgehiagoka jokatu ditu eta 151 dira jokatu dituen denboraldietan sartu dituen golak. Jokatzen duen postuarengatik eta bere garaierarengatik, defentsarako balio handia izango duen jokalaria da. Dena den, erasoan ere trebea den jokalaria da Garcia.