EZ DAGO BIDASOA GELDITZERIK
Artalekuk Asobal Liga berrian garaipena ezagutzen du, 26-19 irabazio dio Angel Ximenez Avia Puente Genili, orotara denboraldiko hirugarrena
26 -Bidasoa-Irun (15+11): Rangel (p.), Cavero (3), Zabala (3), Esteban Salinas (3), Renaud (2, 1 p.), Rodrigo Salinas (2), Azkue (3); Ledo (p.s.), Orbović, Crowley (4), Serrano (3), Mancisidor, Barthe, De la Salud (2), Tesoriere y Seri (1).
19 – Ángel Ximénez Avia Puente Genil (11+8): Ahmetasevic (p.), Da Silva, Barros, Cuenca, Mijatovic, García (4), Estepa; De Hita (p.s.), Consuegra, Castro (2), Gonçalves (2), Martín, Túa (2), Dashko (5) y Alonso (4, 1 de p.)
Bidasoak Asobal Ligako hirugarren garaipena erdietsi du, oraingo honetan, Angel Ximenez Avia Puente Genil talde andaluziarra txikitu zuten, 26-19. Partidu osoan zehar bostgarren martxa sartu gabe, aise menderatu zuten Jacobo Cuetararen mutilek Puente Genil. Horrela, hiru garaipenekin Bidasoak sei puntu erdietsi ditu lehen jardunaldietan, Liberbank Cuencarekin berdinduta sailkapeneko hirugarrenak dira sei punturekin.
Lehen zatitik Bidasoa norgehiagokaren jaun eta jabea izan da, erasoan erritmo handia ezarri zioten jokalarien mugimenduei eta Puente Genilen defentsak ezin zituen Bidasoaren erasoako jokalariak gelditu. Iñaki Cavero lehen zatiko jokalari aipagarriena izan zen, Kauldi Odriozolak ez zuen norgehiagoka jokatu eta beraz, irundarrak minutu asko jokatu zituen. Defentsan oso ondo kokatu zen Bidasoa eta Puente Genilen erasoak zirrikituren bat aurkitzen zuenean, han zegoen Rangel baloiak geratzeko. Dashkok zen Puente Genileko taldearen jokalari bakarra Rangel Luanen atea urratzen zuena. Beti ere, lau edo bost golen errentak izan zituen Bidasoak, oso eroso aurkitzen zen alde horretan, horrela, 15-11 iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian ere Bidasoa Puente Genil baino gehiago izan zen. Rangelek geldituak egiten jarraitu zuen, kanpoko taldeak ez zuen golak sartzen eta Bidasoak kontraeraso errazekin markagailua handitzen joan zen. Milos Orbovic fitxaketa berriak eta Jaime Mancisidor irundar gazteak jokatzeko aukera izan zuten. Serbiarraren laguntza beharko du denboraldian zehar Bidasoak eta pixkanaka pixkanaka taldearen dinamikan sartzen ari da. Jaime Mancisidor egonkor aritu zen defentsan baina ez zuen bere momentua aurkitu erasoan golen bat eskuratzeko. Biek ala biek ez zuten golik sartu baina aukera gehiago izango dute horretarako. Esan bezala, markagailuan aldentzen joan zen Bidasoa eta oso eroso partidua pixkanaka moteltzen hasi zen neurketaren amaiera iritsi arte, 26-19 Bidasoaren alde.
Beste behin aste gogorra dauka Bidasoa aurretik, gaurko neurketaren ondoren, EHF Champions Leagueko hirugarren jardunaldiari aurre egingo dio Eurofarm Rabotnik talde mazedoniarraren aurka. Mazedoniarrek ez dute garaipenik erdietsi momenturarte, baina oso talde gogorra da garaitzeko; beraz, Bidasoak lan eskerga egin beharko du igandean 12:00tan txapelketan galdu gabe jarraitzeko.