EZ DA ARERIORIK IZAN LA ALBERICIAN
Bidasoak garaipen sendoa bezain erraza erdietsi du La Albericiako kiroldegian, Liberbank Cantabria Sin Fini 16-34 irabazi dio.
Bidasoak Asobal Ligaren geldiunearen aurretik, Bidasoak garaipen garrantzitsua erdietsi du Liberbank Cantabria Sin Fin taldearen kantxan 16-34 Neurketako protagonista Jose Manuel Sierra izan da, lehen zatian Bidasoaren atea giltzatu du eta kantabriarrak ez dira gai izan Bidasoak eskuratutako golei erantzuteko. Guztira, 13 geldiketa egin ditu atezain esperimentatuak. Nurketa honekin, zazpi dira Bidasoak jokatutako norgehiagokak eta guztietan Jacobo Cuetararen jokalariek emaitza bera erdietsi dute, garaipena.
Neurketako lehen bi golak etxeko taldearentzat izan den arren, Bidasoak lehen 10 minutuak markagailuan aurretik bukatu du (2-5), bost goletatik hiru Kauldi Odriozolak egin ditu. Liberbank Cantabria Sin Fin taldea jokalari bat gutxiagorekin aritu dela baliatu du agintea hartzeko. Jose Manuel Sierrak ekarpen ezinhobea egin dio taldeari lehen 2-5ko partziala lortzeko, hain zuzen ere, atezainak lehen 10 miuntuetan hiru geldiketa egin ditu.
Etxeko taldeko entrenatzailea hutsartea eskatzera behartuta ikusi da eta talde kantabriarrak Nacho Vallesen gidaritzapean jokoa hobetzen hasi da. Gol bateko aldera ere iritsi da Sin Fin, Diego Muñiz piboteak 4-5ekoa egin du. Hala ere, Muñiz bera bi minutu egotzi dute, eta beste behin, Bidasoak abantaila hori baliatu du hiru goleko abantaila eskuratzeko (5-8, 15.minutuan). Sasoi betean dagoen Jon Azkue atera da minutu hauek jokatzeko, oriotarraren gidaritzapean Bidasoaren minuturik onenak heldu dira. Alde batetik, Jose Manuel Sierrak atepean izan duen errendimenduak (10 geldiketa lehen zatian), eta bestetik, Bartok Cavero, Bonnano eta Kauldi Odriozolaren golek 5-12eko abantaila eman diote Bidasoari. Bigarren hutsarte bat eskatu du Sin Finek, baina gutxirako balio izan du; izan ere, Bidasoa Bidasoak hamaika goleko abantaila nagusia izan duen arren, atsedenaldira 7-17 iritsi dira bi taldeak.
Bigarren zatian, Bidasoak bere nagusitasuna ezartzen jarraitu du. Neurketa osoan zehar bezala, defentsak bikain burutu du bere lana, eta erasoan, Sergio de la Saludek iparrorratza zuzen izan du hegaleko jokalariei baloi erosoak bidali eta hauek golak egiteko. 7-21ra handitu da lehen bost minutuetan Bidasoaren abantaila, Racoteak, De la Saludek eta Bartokek lortu dituzte bigarren zatiko lehen hiru golak.
Bidasoak neurketa guztiz kontrolpean izan du, Sin Fin guztiz etsituta ikusi da eta bigarren zatiak ez du gehiagorako eman. Bidasoak erosoan disfrutatzen hasi da eta 12.minutuan, Iker Serranok Bonannoren eta Rodrigo Salinasen triangulazio ikaragarri bat baliatu du 9-23koa egiteko. 19 goleko aldea ere izan du Biadasoak bigarren zati honetan, baina azkenean, neurketa 16-34rekin bukatu da. Eneko Furundarenak bi gol erdietsi ditu gaurkoan, Crowley min hartuta dagoenez, Jacobo Cuetarak Mikel Zabalaren ordezko gisa erabili du usurbildarra.