EUSKAL SELEKZIOAREN OFIZIALTASUNA ESKATUKO DUTE IRUÑEAN IGANDEAN
2024/08/23
Euskal Pilota Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko pilota emanaldi berezi bat eginen da igandean Jito Alai pilotalekuan, Labriten Munduko Txapelketa ospatzen den bitartean22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketa ospatuko da asteburu honetan Labrit pilotalekuan, Federazioek (Nazioartekoa, Espainiarra, Nafarroa), Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Euskal Selekzioak ez du parte hartzerik izanen. Aspaldiko aldarrikapena da hau, baita hor egoteko taldeak dituen oztopoak ere. Nazioarteko Federazioan oraindik ez da akordiorik lortu Euskal Herriko pilotariez osatutako konfederazioa onartzeko, Nafarroako Federazioan indefinizio etengabean ari dira eta Espainiako Federazioan kontrako jarrera da nagusi.Hau guztia salatu eta ildarrikatzeko eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko, igande honetan (abuztuaren 25ean) 16:00etatik 18:30etara pilota emanaldia eginen dute Jito Alai pilotalekuan (Labrit gibelean) eta komunikatu baten irakurketa erę eginen dute Labriteko atarian txapelketa hasi aitzinetik.Mikel Larralde, Endaiarrak Pilota Taldeko lehendakaria: