Euskal Ligan ariko da Hondarribia Ikasbasket

2016/05/04
Euskal Ligan ariko da Hondarribia Ikasbasket

Gipuzkoako Ligan nagusi izan ondoren, Euskal Ligarako urratsa ematea lortu du Hondarribia Ikasbasket elkarteko emakumeen talde nagusiak. Lehen tokian amaitu zuen liga apirilean, eta lauko finalerako sailkatzea lortu zuten. Apirilaren 30ean eta maiatzaren lehenean izan da play off-a, Beasainen. Bi norgehiagoka irabazi behar zituzten berdeek, eta garaipen argiak lortu dituzte bietan. Finalerdian Añorga mendean hartu du Hondarribiak (82-50). Finalean Bera Bera Gros izan du aurkari, eta orduan ere nagusi izan da Ganix Mironen taldea (72-57). Hortaz, Euskal Ligara igotzea lortu du Hondarribia Ikasbasket taldeak.