Euskal Kopa irabazi du Bidasoak

2017/05/08
Euskal Kopa irabazi du Bidasoak

ZARAUTZ: Berridi, Atorrasagasti (4), Martínez (1), Aguirrezabalaga, Lertxundi, Balenziaga (3), Bujanda, De Carlos, Iraeta (3), Etxaniz (1), Olaizola (5), Ostolaza, Beristain (1), Josu Atorrasagasti (3), Amilibia (2), Guenaga (2).

BIDASOA: Dejanovic, Cavero, Vázquez (1), Martínez (3), Crowley (1), Beltza, Odriozola (2), Aldaba, Nonó (6), Zubiria, Borragán (3), Serrano (5), Azkue (2), Popovic (1), Lancina (2).

MARKAGAILUA: 3-3, 6-4, 8-6, 11-7, 13-10, 14-13 (atsedenaldia), 16-14, 19-16, 19-20, 20-22, 22-24, 25-26.

Aurreikuspenak bete ditu Bidasoak. Parte hartzaileen artean Asobal Ligako talde bakarra izanik, Euskal Kopa eskuratu du. Zarautz eduki du aurrean finalean, igande eguerdian Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Oso lehiakorra izan da aurkaria, eta sufritzea egokitu zaio Jacobo Cuétararen taldeari. Lehen zatian markagailuan nagusi izan da Zarautz, eta lau goleko errenta ere eduki du, 20.minutuan (11-7).

Bigarren zatia ere bide berdinetik hasi da, baina Bidasoak estutu duenean, neurketaren agintea hartu du. Hamar minutu falta zirela, 20-23koa sartu du Jon Vazquezek kontraerasoan. Azken minutuak lasaiak izan dira bidasoarrentzat, azken gola, ia denbora amaituta sartu baitu Zarautzek.