Euskal Herriko Waterpolo Kopako finala jokatuko dute Bidasoa XXIeko neskek

2019/01/03
Euskal Herriko Waterpolo Kopako finala jokatuko dute Bidasoa XXIeko neskek

Bere ibilbidean urrats handia eman du Bidasoa XXIeko emakumeen waterpolo taldeak. Euskal Herriko Kopako lauko finalean izango da igandean, Gasteizko Mendizorrotzan. Santoñaren aurka jokatuko du finalerdia, 10:45ean. Kanporaketa gainditzen baldin badu, arratsaldean izango du finala Leioaren eta Lautadaren arteko finalerdia irabazten duenaren kontra. Doako autobusa antolatu du klubak taldeak zaleen babesa izan dezan Gasteizen. Bulegoetan eman daiteke izena. Autobusa igandean goizeko zortzietan irtengo da Azken Portu kiroldegitik.