Euskadiko Txapelketak ihes egin dio berriro Hondarribiari

2015/07/23
Euskadiko Txapelketak ihes egin dio berriro Hondarribiari

2006an irabazi zuen azken aldiz Hondarribia Arraun Elkarteak Euskadiko Traineruen Txapelketa. Aurten ere, denboraldiari hasiera bikaina eman dion arren, ez du bandera eskuratu. Urdaibaiko Bou Bizkaiak menderatu du asteazkenean Lekeition. Lehen ziabogaren ondoren hartu dute urdinek estropadaren burua. Azken luzean estropada eremuko olatuak baliatu dituzte Hondarribiak eta Oriok aurkariarengana hurbiltzeko. Bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren, Urdaibairekiko hiru eta lau segundo galduta. Kaiku izan da laugarren. Lau elkarte horiek Espainiako Txapelketan parte hartuko dute.