Euskadiko Txapelketa ere irabazi du Hondarribiko zortzikoak
2016/01/18
Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak. Gipuzkoako txapela jantzi eta aste bete beranduago izan da, igande goizean, Bilbon. Zortzikoen proba nagusian, garaile izan dira berdeak. 22:06ko denbora behar izan dute 6km-ko ibilbidea osatzeko. Ia minutuko aldea atera dio Hondarribiak Zierbenari, eta minutu eta erdi Itsasoko Ama hirugarren sailkatuari.
Ondorengo arraunlariek osatu dute ontzi hondarribiarreko eskifaia: Julen Castrillon, Beñat Egiazu, Borja Oiarzabal, Manex Alday, Meltxor Amunarriz, Gorka Egiazu, Ion Muguruza, Iñigo Sagarzazu. Iker de la Linde izan da lemazaina. Harrobiko gazteak dira denak.