Euskadiko txapeldunorde izan dira Super Amara BATeko bi talde nagusiak
Martxan da aire libreko atletismo denboraldia. Taldekako Euskadiko Txapelketekin hasi da. Lehen Mailan, txapeldunorde izan ziren Super Amara Bidasoa Atletiko bi taldeak, larunbatean Donostian. Neskek eskura izan zuten ezustekoa, zortzi puntu gehiago besterik ez zituelako lortu Atlético San Sebastianek. Bost proba irabazi zituzten: Teresa Errandoneak (400 m. hesiak), Teresa Zaragüetak (altuera jauzia), Marina Elosegik (400 m), Nerea Sarriegik (800m), eta Janire Fernández de Olanok (3.000 m).
Mutilek urrun izan zuten Real Sociedad, baina txapelketa erregularra egin zuten. Bi aldiz igo ziren podiumeko lehen tokira: Leo Romero (martxa), eta Gen Abreu (400 m). Beste hamabi podium egin zituzten, sei bigarren postu eta sei hirugarren.
Podiuma hurbil izan du Txingudi ATk
Bigarren Mailako Euskadiko Txapelketan, Txingudi Atletismo Taldea laugarren izan zen, Durangon. Puntu eta erdi gehiago besterik ez zuen lortu Bidezabalek. Bost garaipen lortu zituzten: Iraitz Larrañagak (luzera jauzia), Juanjo Garrantxok (xabalina jaurtiketa), Xabier Lopez de Parizak (disko jaurtiketa), eta erreleboetako bi taldeek (4x100 eta 4x400).