Euskadiko Trialsinean bidasoarrak dira nagusi

2017/06/06
Euskadiko Trialsinean bidasoarrak dira nagusi

Ion Areitio hondarribiarrak irabazi du Euskadiko Bike-Trial Txapelketa, igandean Irungo Puianako zirkuituan. Podiumean, beste bi bidasoar izan ditu ondoan. Gorka Susperregi hondarribiarra izan da bigarren, eta Iker Rodriguez 17 urteko irundarra hirugarren. Gipuzkoako Txapelketan ere, podiumeko postu berdinetara igo ziren hiru pilotuak.