Euskadiko podiumean egon dira BATeko bi taldeak, pista estalian

2017/01/17
Euskadiko podiumean egon dira BATeko bi taldeak, pista estalian

Podiumera igo dira Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeak eta gizonak, pista estaliko taldekako Euskadiko Txapelketan. Emakumeen taldea txapeldunorde izan da, 73 punturekin, Atletico San Sebastianek baino 14 puntu gutxiagorekin. Gizonezkoen taldea bigarren postutik puntu erdira geratu dira, Realaren eta Atleticoren atzetik. Bakarka, lau garaipen lortu dituzte BATeko atletek: Teresa Errandoneak 60m hesietan (8,42), Malen Ruiz de Azuak pertika jauzian (3,90m), Miren Martinek 3.000 metrotan (10:47) eta Javi Mariscalek 400 metrotan (49,85).