EUSKADIKO JAURTIKETA TXAPELKETAN LAU DOMINA ESKURATU DITUZTE BAT-EKOEK
Urrezko domina bat, zilarrezko bertze bat eta brontzezko bi eskuratu dituzte atletek Durangon
Euskadiko jaurtiketa luzeko txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Durangon. Adin txikikoen lehiaketa izan zen eta Bidasoa Atletiko Taldeko Uzuri Martiarenak, Unax Erasok, Oihana Amadok eta Maialen Diazek hartu zuten parte bertan. Guztira lau domina eskuratu zituzten Durangon: urrezko bat, zilarrezko bertze bat eta brontzezko bi.
Uzuri Martiarenak lortutakoa goraipatzekoa da. Izan ere, urrezko eta zilarrezko domina bana eskuatu zituen. Xabalina jaurtiketan, 31,64 metroko saiakerarik hoberena egin zuen eta honekin lehen postuan bukatu zuen proba. Diska jaurtiketan berriz, 26,74 metro eginda, zilarrezko domina irabazi zuen Martiarenak.
Unax Erasok eta Oihana Amadok brontzezko domina bana irabazi zuten. Erasok 48,64 metro eskuratu zituen mailu jaurtiketan. Amadok berriz, xabalina jaurtiketan, 27,47 metroko saiakera hoberena egin zuen. Honez gain, Amado laugarren izan zen baita ere diska jaurtiketan, 24,13 metroko saiakerarekin. Azkenik, Maialen Diazek ere laugarren postua eskuratu zuen diska jaurtiketan, 21,66 metroko probarekin.