Euskadiko aulki mugikorreko distantzia luzeko txapelketa ospatuko da asteburuan Bidasoan
2025/01/24
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatutako hitzordua izanen da, eta urtarrilaren 26an, igandean, ospatuko da Bidasoan, 12:30etik aitzinera. Guztira, 550 arraunlari espero dituzte uretan, 150 ontzitan banatuta.
Aulki mugikorreko eskualdeko arraunlariek hitzordu garrantzitsua izanen dute asteburuan etxean, Bidasoa ibaian. Izan ere, Euskadiko distantzia luzeko txapelketa ospatuko da igande honetan, urtarrilaren 26an, Bidasoan, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatutako hitzorduan.
Erlojupeko modalitatean ariko dira lehian. Alde batetik, 4.000 metroko distantzia osatu beharko dute kadete eta infantil mailakoak Behobiako zubian hasi eta aireporturaino. Jubenil eta seniorrek berriz, 6.000 metroko ibilibidea osatuko dute, “Punttas”-etik aireporturaino.
Guztira 550 arraunlarik parte hartzea espero dute, 150 ontzitan banatuta. Santiagotarrak taldetik berriz, 83 kilolari arituko dira lehian, 31 ontzitan banatuta.