Europan aritzeko txartela lortu dute Leka Eneako neskek

2015/04/21
Europan aritzeko txartela lortu dute Leka Eneako neskek

Azken aurreko jardunaldian lortu du Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak Europarako sailkatzea. Falcons Sabadell hartu zuen igande goizean etxean, eta 4-1 irabazi zuen, Prosviminaren eta Ghemesen garaipenei esker. Olatz Zuazuak ezin izan zuen bere partida irabazi. Hala ere, garaipen orokorrarekin, seigarren postua ziurtatu dute neskek. Lan onaren saria jaso dute, eta Europa mailan ariko dira hurrengo denboraldian. Gizonen Superdibisioan, Leka Eneak 2-4 menderatu zuen San Sebastian de los Reyes, etxetik kanpo. Bosgarren postuan bukatuko dute liga mutilek.