Europako postuetan egonkortzen hasi dira Leka Eneako talde nagusiak

2019/01/14
Europako postuetan egonkortzen hasi dira Leka Eneako talde nagusiak

Garaipen bana eskuratuta, urrats sendoak eman dituzte asteburuan Leka Enea elkarteko bi talde nagusiek. Gizonen Superdibisioan, Galizian irabazi zuen larunbatean Irungo taldeak, 1-4 Arteal Santiagori egindako bisitan. Bide batez, aurkaria aurreratu zuen sailkapen orokorrean. Laugarren tokian daude Leka Eneako mutilak. Hirugarrena hartuko dute larunbatean, DKV Borges. Sonia Etxazarretan izango da neurketa, 19:00etan.

Emakumeen Superdibisioko taldeak ere 4-1 irabazi zuen igandean. Baina etxean, Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan. Vic talde kataluniarra menderatu zuten neskek. Sailkapenean seigarren tokian daude, hurrengo denboraldian Europa mailan aritzeko azken txartela ematen duen postuan. Norgehiagoka zaila izango dute asteburuan, UCAM Cartagena liderrari bisita egingo diotelako, larunbatean 11:30etan.