Europako postuetan amaitu du Leka Eneak lehen itzulia

2016/01/19
Europako postuetan amaitu du Leka Eneak lehen itzulia

Garaipen argiarekin amaitu du Leka Eneako mutilen talde nagusiak ligako lehen itzulia. 4-0 mendean hartu zuten irundarrek El Alamo azken sailkatua, ostiralean Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Neurketa bakarra ere ez dute irabazi madrildarrek orain arte, eta Irunen ere ezin izan zuten ezustekorik eman.

Emaitza horrekin, Leka Eneako mutilek bosgarren tokian amaitu dute ligako lehen itzulia. Puntu bat gehiago du Santiagok, eta hiru gehiago Borgesek. Talde kataluniarra ariko da, hain zuzen ere, bigarren itzuliko lehen jardunaldian Irunen. Ostiralean 18:30etan hartuko du Leka Eneak Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan.