Europako lehiako hamasei onenen artean dago Leka Eneako gizonezkoen taldea

2017/10/31
Europako lehiako hamasei onenen artean dago Leka Eneako gizonezkoen taldea

ETTU Cup Europako taldeen txapelketako hirugarren kanporaketara pasa da Leka Enea, eta hamasei onenen artean egongo da, laugarren aldiz, klubaren historian. Guztira, hamahiru aldiz parte hartu du txapelketan. Poloniako Torun hirian izan da bigarren kanporaketa, eta Leka Eneak bi partida irabazi ditu, etxeko taldearen eta Belgikako Logis Auderghemen aurka, 3-1eko emaitzarekin, bietan. Errumaniako Mioveniren kontra 1-3 galdu dute irundarrek, baina aski izan dute kanporaketa gainditzeko.

Emakumeen taldea Austrian aritu da bigarren kanporaketan, Linz hirian, eta ezin izan du aurrera egin. Parte hartu duten taldeen artean okerrena zen Leka Enea, rankingari erreparatuta. Hala ere, itxura ona eman dute, nahiz eta hiru partidak galdu, etxeko taldearen,  Errusiako SKNT Luch Vladimirren eta Andaluziako Priegoren kontra.