Europako Kopa irabazi du Aginagaldek

2016/05/30
Europako Kopa irabazi du Aginagaldek

Julen Aginagalde eskubaloi jokalari irundarrak Europako Kopa irabazi du, lehen aldiz, Poloniako Kielce taldearekin. Alemaniako Kolonian jokatu zuen finala maiatzaren 29an, Veszprem talde hungariarraren kontra. Berdinduta amaitu zuten taldeek 60 minutuko arauzko denbora, baita luzapena ere. Zazpi metroko jaurtiketek erabaki zuten, beraz, partida. Aginagaldek egin zuen azken jaurtiketa, Kielceri Europako Kopa eman ziona. Irungo bandera soinean zuela altxatu zuen Julen Aginagaldek Europako Kopa. Europako Txapeldun izan zen Elgorriaga-Bidasoaren elastikoa jantzi zuen ondoren.