Europako euforiaren ondoko ajea izan du Leka Eneak

2017/11/07
Europako euforiaren ondoko ajea izan du Leka Eneak

DKV Borgesen kontrako porrota jasan du Leka Eneako gizonezkoen talde nagusiak, Superdibisiora bueltan. Europa mailako ETTU Cup kopako final hamaseirenetarako txartela lortu ondoren, ligan huts egin dute urdinek, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (1-4). Sailkapeneko seigarren tokian dago Leka Enea, emaitza irregularren ondorioz.

Emakumeen taldeak, aldiz, garaipena lortu du, aspaldiko partez. Baleareetan irabazi dute, Santa Eulariaren etxean (2-4). Emakumeen Superdibisioko zazpigarren postuan dago Leka Enea.