Europa mailan aritzeko sailkatu dira Leka Eneako bi taldeak

2016/05/18
Europa mailan aritzeko sailkatu dira Leka Eneako bi taldeak

Helburuak bete dituzte azkenean Leka Enea mahai tenis elkarteko bi talde nagusiek. Europarako txartela lortu dute. Gizonezkoen Superdibisioko taldeak bosgarren postuan bukatu du liga, eta eroso lortu du sailkapena. 4-1 irabazi du azken partida, Burgosen kontra.

Emakumeen Superdibisioko taldea iaz baino okerrago aritu da, eta zazpigarren tokian bukatu du liga. Berez, postu horrek ez du Europan aritzeko eskubiderik ematen. Baina Cartagena bigarren sailkatuak Txapeldunen Ligan aritzeko baimena jaso duenez, ETTU Koparako beste plaza bat egongo da, eta Leka Eneari emango diote. Asteburuko bi neurketak galdu zituzten neskek, 4-2 Zaragozan, eta 4-0 Balaguer liderraren etxean.