Etxetik kanpo irabazten ere badaki Bidasoak
HUESCA: Arguillas, Selicani (4), Camas (6), Carró, Eloy (2), García (1), Mira. Gómez, Val (3), Carmona (1), Mugerza, Ariño (5), Marcelo, Malo, Bonanno.
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (1), Nonó (7), Odriozola (1), Borragán (4), Basaric (4), Lancina (4). Zubiria, Cavero (1), Martínez (2), Beltza, Aldaba, Serrano (2), Muiña, Azkue (1), Popovic.
MARKAGAILUA: 1-5, 2-6, 6-8, 7-10, 10-11, 0-14 (atsedenaldia); 12-16, 13-17, 15-18, 17-20, 20-23, 22-27.
Berdinketen segidari amaiera eman dio Bidasoak, etxetik kanpoko lehen garaipenarekin. Sailkapeneko bosgarren tokian zegoen Huescaren etxean irabazi du Jacobo Cuétararen taldeak. Etxean galdu gabe zeuden aragoiarrak. Oraingoan, berriz, hasieratik izan dira irundarrak nagusi. Kontrolpean izan dute aurkaria, eta bi aldiz bakarrik izan dute bi gol baino gutxiagoko abantaila (7-8, 10-11). Lehen zatia amaitzerako, ordea, 10-14ko abantaila esanguratsua zuen Bidasoak.
Aragoiarrek ez dute amorerik eman, eta ahaleginean jarraitu dute bigarren zatian zehar. Gerturatu egin dira, eta 26.minutuan esperantzarako tartea ematen zien 22-24koa sartu dute. Halako abantailak kudeatzeko gaitasuna erakutsi du, ordea, Bidasoak. Ondo egokitzen ari da Asobal Ligara, eta beste behin ere erakutsi du. Defentsan estututa, Huescak ez du Dejanovicen atea zulatu, hurrengo lau minutuetan. Behin betiko ihes egiteko aprobetxatu du Bidasoak, denboraldiko bigarren garaipena ziurtatzeko.