Etxeko taldeak irabazi du Oria ibaiaren jaitsieran

2019/01/11
Etxeko taldeak irabazi du Oria ibaiaren jaitsieran

Orioko traineruak irabazi zuen larunbatean Oriaren XXI. Traineru Jaitsiera-Babyauto Bandera. Hondarribiko Ama Guadalupekoa izan zen etxeko ontziari aurre egin zion bakarra. Hiru segundo gehiago behar izan zituen, erlojuaren kontra 6.000 metroko ibilbidea osatzeko. TKE-San Miguel Ligako beste sei traineru sartu ziren ondoren sailkapenean. San Juan izan zen hirugarren, Oriok baino minutu erdi gehiagoko denborarekin. Kaiku, San Pedro, Zierbena, Bermeo eta Portugalete izan ziren hurrengo sailkatuak. Maila guztiak kontuan hartuta, 87 ontzi eta 1.000 arraunlari baino gehiago aritu ziren Oria ibaian.