Etxeko taldeak irabazi du Anaitasunako derbia
ANAITASUNA: Nordlander; Gastón, Bazán (2), Mota, Goñi (2), Oswaldo Guimaraes (2), Nantes (6). Ugarte (4), Aguirrezabalaga, Ceretta, Balenciaga (2), Adarraga (1), Etxeberria (5), Barricart, Chocarro.
BIDASOA: Ledo; Crowley (7), Odroizola (1), Serrano, Renaud-David (3), Salinas (1), Lancina (3). Popovic, Redondo, Nonó (5), Muiña (2), Cavero (1).
MARKAGAILUA: 2-1, 5-3, 6-6, 7-7, 7-10, 11-13 (atsedenaldia);13-15, 16-16, 19-17, 23-18, 23-21, 24-23.
Sailkapeneko bigarrenaren etxean berdintzetik gertu geratu zen Bidasoa asteazkenean, Iruñeko Anaitasunako derbian. Gorabehera handiak eduki zituen partidak. Izan ere, lehen zatian zehar, bidasoarrek abantaila eduki zuten markagailuan. Anaitasuna baino gehiago izan zen Bidasoa, defentsan eta erasoan. Bost goleko errenta ere lortu zuen (7-12), baina azken partzialak lehian mantendu zuen talde nafarra, (11-13, atsedenaldian).
Bigarren zatiaren hasieran, aldiz, norabidea zuzendu zuen Anaitasunak, Nordlander atezainaren ekarpenak bultzatuta. Bazán pibotearen gol batek aurretik jarri zuen etxeko taldea 42.minutuan (17-16), eta aginte makila hartuta, Anaitasuna eroso aritu zen hurrengo minutuetan. Hamaika minutu falta zirela, Etxeberriak bost goleko errenta eman zion talde nafarrari (23-18).
Neurketa erabakita zegoela zirudien, baina Bidasoak ez zuen amore eman. 0-4ko partzial batekin, 24-23koa jarri zuen Nonók. Hurrengo erasoan, gainera, Anaitak baloia galdu zuen, eta Bidasoaren eskuetan egon zen azken jokaldian. Alabaina, ez zuen markagailua berdintzeko modua topatu. Esku hutsik itzuli zen Bidasoa, eta jaitsiera postuekiko bi puntuko aldearekin jarraitzen du.